undefined

Athletic-Levante, Bizkaiko emakumezkoen futbolaren alde

Athletic-Levante, Bizkaiko emakumezkoen futbolaren alde

Datorren martxoaren 31n Athletic Clubek eta Levante UD-k jokatuko duten Iberdrola Ligako partidaren diru-bilketa guztia, talde zuri-gorriak Bizkaia osoan banatuta dituen hitzartutako kluben artean banatuko da.

Datorren martxoaren 31n (igandea) Athletic Clubek eta Levante UD-k jokatuko duten Iberdrola Ligako partidaren diru-bilketa guztia, talde zuri-gorriak Bizkaia osoan banatuta dituen hitzartutako kluben artean banatuko da.

Honela, Athletic Clubek, bulegoetatik at urteetan zehar gure lurraldeko emakumezkoen 34 talde hauekin mantendu duen eta bizirik dirauen lotura sendotu nahi du. Izan ere beraien egituran eta azpiko mailetan egiten duten lana gure Klubaren oraina eta etorkizuna bizirik mantentzeko nahitaezkoa da.

Egun, gure senior talde bietan jokatzen duten hogei bat jokalarik, Lezamara iritsi aurretik, lehenengo urratsak hitzartutako talde hauetan eman zituzten. Oihane Hernandez, Damaris Egurrola, Eider Murgia eta Nerea Kortabitarte Erandioko Betiko Neskak taldean hasi ziren.

Ainhoa Alvarezek eta Alazne Gomezek Bilboko Begoñazpi-Merced klubean egin zuten debuta.

Bizkerre taldetik Andrea Sierra, Nerea Nevado, Naroa Uriarte, Eider Arana eta Ane Elexpuru etorri ziren gurera. CD Deriotik Leia Zarate dabil lehen taldean eta Irene Oguizak Ezkurdi KT taldetik Lezamara egin zuen jauzia. Arrate Juste, Nerea Bengoa eta Andere Leguina Leioako Emakumeak taldean aritu ziren, gure lehen taldeko atezainak SD Plentzian ere jokatu zuelarik.
Paula Esteban, Bea Ramos, Amaia Garcia, Oihane Valdezate eta Irune Maza Pauldarrak taldetik fitxatu zituen Athletic Clubek, eta Marta Perea hegalekoa CD Mungia taldean hasi zen bere trebetasuna erakusten.

Doako sarrerak hartu ondoren, bazkide zein zale orok partida ikusteko erosi beharreko sarreren salneurria 10 eta 5 euro bitartekoa izango da, 3€ 18 urte azpikoentzat.