undefined

Legendazko bost lehoiei omenaldia

Legendazko bost lehoiei omenaldia

Athletic Clubek, 1958ko Kopako final gogoangarrian parte hartu eta bizirik dirauten bost lehoietatik hiru bildu…

Athletic Clubek, 1958ko Kopako final gogoangarrian parte hartu eta bizirik dirauten bost lehoietatik hiru bildu ditu -Carmelo, Etura eta Uribe-, eta omendu ditu jatorrizko besoko bakarrak oparituz. Azken orduan Maurik eta Koldo Agirrek ez dute topaketara joaterik izan, beraz, ez dute antzinako taldekideekin bat egin, gaurko eguna hastean nahi bezala. Jose Anjel Iribar eta Jose Maria Argoitia 60. hamarkadatik aurrera haiekin taldean egondako adizkideek, haien izenean hartu dituzte opariak. Lehen taldeko kapitainetako bostek, Susaeta, Iturraspe, Muniain, San Jose eta Adurizek, Hamaika Baserritar ospetsuen ordezkariei besokoak eman dizkiete.

Betirako geratu den argazki ofizialean, zelaian bertan, Chamartin menderatu zuen talde historikoaren hamabost ordezkariak agertzen dira: Guillermo (masaje-emailea), Carmelo, Orue, Garay, Canito, Mauri, Etura, Lopez (ordezko atezaina), Baltasar Albeniz (entrenatzailea), I. Birichinaga (masaje-emailea), Artetxe, Koldo Aguirre, Eneko Arieta, Uribe eta Gainza (kapitaina). Horiek guztietatik, sei bizirik diraute, jokatu ez zuen Juan Antonio Lopez ordezko atezaina barne.

Garaipen hura Athleticen historian une aipagarrienetako bat izan zen; izan ere, Arieta eta Mauriren golek Liga irabazi berri zuen Real Madrid gainditzeko balio izan zuten, madrildarren zelaian bertan. Halaber, zuriek aurreko lau edizioetatik hiru eskuratu zituzten 1955 eta 1960 urteen arteko ondoz ondoko Europako Koparen tituluak ahaztu barik.

Athletic Clubek, egungo lehen taldea Di Stefanoren Real Madril 2-0ekoaz irabazi zuten Hamaika Baserritarren artean bizirik dirautenekin bildu nahi izan du, eta ekitaldi xumea ospatu du legendazko zuri-gorri hauei esker ona adierazteko, baita Mauri eta Koldo Agirreri ere. Ea talde txapeldun hark egindako aparteko balentria egungo lehoientzat Europarako txartela lortzeko inspirazio iturria den, azken hilabeteotako gorakadari amaiera bikaina emanez.

Opari banaketa Lezaman burutu da eta Aitor Elizegi presidentea ez ezik, bertan erakunde-ordezkaritza zabala ere izan da. Besokoen banaketa, orain direla aste batzuk ospatutako ‘48.121: Marka baten historia San Mamesen’ dokumentalaren aurkezpenean egindakoaren ildo beretik doa; orduan, Nerea Onaindia, Iraia Iturregi, Eli Ibarra eta Arrate Orueta historikoek euren opariak ere jaso zituzten. Besokoak, aurtengo denboraldian emakumezkoen zein gizonezkoen Athleticek jokatutako partidetan gure kapitainek eramandakoak dira. Banan banan eskuz brodatutakoak pieza bakarrak dira, ikurriña eta ezkutu zuri-gorriarekin, eta besokoetan partida eta data agertzen dira. Klubaren asmoa besoko bakoitza betirako oroigarri bihurtzea da, parekorik ez duen klub baten ekitaldi berezietarako opari bakarrak.

Entzun mito zurigorriak