undefined

Malin Moströmek bere elastikoa Museoari eman dio

Malin Moströmek bere elastikoa Museoari eman dio

Malin Moströmek, bere familiarekin batera Athletic Club Museoa gaur eguerdian bisitatu du, eta eskertu nahian Umeå IK taldearekin ibilbide osoa jantzi zen 6 zenbakidun elastikoa bertan utzi du.

Malin Moströmek, bere familiarekin batera Athletic Club Museoa gaur eguerdian bisitatu du, eta eskertu nahian Umeå IK taldearekin ibilbide osoa jantzi zen 6 zenbakidun elastikoa bertan utzi du. Talde suediarrentzako legendazko kamiseta bat da, eta Malinek erretiroa hartuko zuela iragarri zuenean zenbakia baztertu zuten haren omenez. “Athletic Clubeko museo hau baino leku hoberik ez dut ezagutzen niretzat hain esanguratsua den kamiseta hau egoteko. Kamiseta honekin oso une zoriontsuak bizi izan ditut, eta kirol espiritua eta talde baten indarra ere ordezkatzen ditu, Athletic Clubekin partekatzen ditudan balioak, alegia.”

Suediako jokalari ohia museoak zein San Mames futbol zelaiak harrituta utzi dute. “Museo hau zoragarria da, baita estadio ikusgarria ere… eta oraintxe bertan nire botak janztea eta jokalekutik korrika egitea gustatuko litzaidake”, adierazi zuen estadiotik tourra egin ondoren. Bihar One Club Woman Award saria jasoko du San Mamesen, bertan Alavesen aurkako derbiaren lehen zatia amaitu eta berehala.