undefined

Raul Garcia: “Guretzat, Europa garrantzitsua da”

Raul Garcia: “Guretzat, Europa garrantzitsua da”

Raul Garciaren sen lehiakorra aski ezaguna da Athletic Cluben zale guztien artean.

Raul Garciaren sen lehiakorra aski ezaguna da Athletic Cluben zale guztien artean. Nafarrak lan saioetan galdu nahi ez duen horietarikoa da, baina batez ere taldekide baten edo haren jarrera eta gogoak jokalekuan zalantzan jartzea izpirik gustatzen ez zaion horietariko futbolaria da.

“Igandean garaipena nahi dut zaleek guretzat hau inportantea dela jakin dezaten; eta gure alde egin dezaten, behar dugun laguntza delako”, aipatu du Lezaman San Mamesera joko duen publikoari mezua zabalduz.

Raul ez dabil hitzerdika. Ez du zurrumurruak entzun nahi, ez eta zazpigarren postuaren borrokatik baztertzearen ideia aipatzen diren asmo gaiztoko adierazpenak edota lantaldearen oporrak eta Europako aurretiko kanporaketen inguruko zirriborroak irudikatzen diren autu-mautuak ere.

“Bost axola aurretikoak jokatzea eta oporrak ez baditut, berdin dio. Lehiatzen ari naizenean eta helburu bat gertu dudanean, niretzat hori lehentasuna da. Europa ondo egitea dakarren helburua da, lehiaketa polita da eta poza hartzeko ari gara lanean”. Ez du trikimainarik nahi, kalkulagailurik ere ez, hiru puntuko aldea jokoan diren seirekin aurkari askorentzat gogoko egoera litzatekeela izanda ere. “Gu ez gaude besteren menpe, irabazi baino ez dugu egin behar, eta beste batzuek kale egiten badute eta seigarrenak bagara, hainbat hobe”, aipatu du.

 

Badaki Athletic baino joko gehiago edo parekoarekin datorren Celta izango duela aurrez aurre. Talde galiziarrak Bilbora ekarriko duen presioak eta zulotik ateratzeko borrokaren beharrak, ziur asko partida zailduko die zuri-gorriei. Baina bai batzuek zein besteek izan ditzaketen motibazioei buruzko zalantzak gera ez daitezen, Raulek modu zuzenean argitu ditu: “Igandean beheko postuetan egongo bagina bezala irabazi nahi dut”. Mezua argi ez bada geratu.