undefined

Athletic Club Urdaibai garbitzeko ekimenarekin bat

Athletic Club Urdaibai garbitzeko ekimenarekin bat

Gaur, ekainak 8, Aitor Elizegi presidenteak, Genuine taldeak, Fundazioko boluntarioek eta Klubeko langileek Athletic Clubek…

Gaur, ekainak 8, Aitor Elizegi presidenteak, Genuine taldeak, Fundazioko boluntarioek eta Klubeko langileek Athletic Clubek Urdaibaiko itsasertzeko hondakinak beste 2.500 boluntario eta 300 urpekarirekin batera garbitzera bidalitako ordezkaritza osatu dute.

Bide batez aipatu Athletic Club Fundazioa Zero Plastiko Urdaibai ekimenaren erakunde babesleetako bat dela. Urdaibai Biosferaren Erreserbaren itsasertza eta Gaztelugatxeko Doianeko Biotopo Babestua garbitzeaz gain ozeano eta itsasoetako plastikoen arazoari buruz kontzientziatzea helburu duen jardunaldiak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailak, Urdaibai Biosfera Erreserbako Zerbitzuaren bidez, Bermeoko Izaro Sub urpekaritza-kluba eta Bizkaiko Foru Aldundia dira ekimenaren sustatzaileak.

Ozeanoen Mundu Egunarekin batera egingo den kanpainaren helburua itsasertza eta itsas ekosistemak kutsatzen dituzten zabor eta plastiko kantitate haundiei buruz sentsibilizatzea da. Garbitu beharreko gunea babestutako esparrua denez, izena eman duten 2.500 boluntarioekin hondakinak biltzeko eskulan muga bete da, beraz Athletic Clubek Busturiako Ekoetxea-Urdaibaien , 13:00etatik aurrera, antolatu diren adin guztietako publikoarentzako jardueretan, emanaldietan, tailerretan gidatutako bisitetan zein kontzertuetan parte hartzeko gonbitea luzatzen du.