undefined

Denboraldi bikaina Genuine taldearentzat

Denboraldi bikaina Genuine taldearentzat

Athletic Club Fundazioaren Genuine taldeak, Fair Play saria ondoz ondoko bigarren urtean jaso duen amaiera bikain batez agur esan dio denboraldiari.

Athletic Club Fundazioaren Genuine taldeak, Fair Play saria ondoz ondoko bigarren urtean jaso duen amaiera bikain batez agur esan dio denboraldiari. Titulua alde batera utziz, kirola ulertzeko modu jatorraren garaipena da azpian dagoena, benetan garrantzitsuena parte hartzea baita. Izan ere, Athletic Club Fundazioak proiektu sozialetan finkatutako jomuga lortzeko modua horixe da, liga integratzailearekin partekatzen duena: adimen-urritasuna duen gizataldearen kirol jardueraren normalizazioa.

Diego Feijook eta Eli Ibarrak, Esteban Feijoorekin batera talde honen entrenatzaileak adierazi dutenez, “Genuine taldea txapeldun geratu da bere kiroltasuna, errespetua eta joko garbiagatik”. Azken finean, balioetan izan dira txapeldun, eta Klubak berak Fundazioko teknikari guztiei eta baita taldearekin egunez egun eta etxetik kanpoko partidetan egondako familiartekoei eta zaleei ere merezimendu hori zabaldu nahi die.