undefined

2019: Lezama, bihotz eta motor zurigorria

2019: Lezama, bihotz eta motor zurigorria

Hilabete hauetan Lezama jarduera zuri-gorriaren gune nagusia izaten jarraitu du.

Hilabete hauetan Lezama jarduera zuri-gorriaren gune nagusia izaten jarraitu du. Futbol jarduerak izan duen garrantziaz haratago, kirol munduko hainbat aurpegi ezagun izan ditugu bertan bisitari Athletic Clubek harrobia nola lantzen duen bertatik-bertara ikusi eta bide batez ikasteko.

Otsailean, Atletico Madrilen aurka emakumezkoek jokatutako Kopa partidaren mundo mailako oihartzun itzelaren ostean Vero Boquete jokalariarekin egoteko aukera izan genuen. Galiziarra emakumezkoen futbolaren izarretako bat izateaz gain, egun, UEFAko enbaxadore lanetan ere aritzen da.

Honen ondoren “FIFA” bideojokoaren jokalari profesionala den Andoni Payo ere izan genuen geurean. Munduko “top ten” jokalaria, Espainiako txapeldun lau aldiz, eta Tarragonan bizi den arren Athletic-zale sutsua, lehen taldeko kide guztiek sinatutako elastikoa jaso zuen opari aipatutako bideojokoan hobetzeko trikimailu ugari futbolari zuri-gorriei isilpean azaldu ostean.

Bulegoetan egiten den lana eta zereginak antolatzeko helburuarekin ere prefosional berriak iritsi dira Lezamara, Rafa Alkorta eta Andoni Ayarza buru duten taldea esate baterako. Otsailean gure artean jada lanean aritutako Andoni Bombin harrobiko lanera itzuli zen. Urteetan kanpo proiektuak bideratu zituenak, denboraldi ugari eman ditu entrenatzaile eta prestatzaile lanetan, baina orain Lezamako Metodologia Arloa zuzentzeko erantzunkizuna hartu du.

Raul Loroño Ikuskatze taldeetan egindako lanaren ostean, Koldo Asua beteranoak Jokalarien Arreta Sailean utzitako karguaren ardura jaso zuen. Martin Urrejolak ere hitzartutako taldeekin hartu-emanak gidatzeko agindua jaso zuen, Klubeko Kanpo Poriektuan emandako 12 urteko esperientzia zabalaren ondorioz.

Urrejolaren lanari esker, joan den maiatzean, Aviron Bayonnais taldearekin lankidetza hitzarmen berria sinatu zen. Honela 2008 urteaz geroztik lapurtarrekin dugun lotura sendutu egin da Ipar Euskal Herrian gazte mailetan egiten den harrobiko lanaren garapena gertuagotik jarraitzeko helburuarekin.