undefined

Sendoa Agirre: delegatu berria lehen taldean

Sendoa Agirre: delegatu berria lehen taldean

Athletic Cluben delegatua izango da hurrengo denboralditik hasita, beraz, Andoni Imazek azken sei sasoietan egindako lana beteko du.

Gernikatik helduta, Agirre (Erandio 1975) Bilbao Athleticeko jokalaria izan zen, eta lehen taldearekin Brasilgo selekzioaren aurkako lagunartekoan debutatu zuen. Geroago ,Eibar, Barakaldo, Alicante eta Herculesen aritu zen, azken talde honekin Lehen Mailan jokatu zuelarik. Bere ibilbide profesionala Alavesen amaitutzat eman zuen, eta erretiroa hartuta zenbait ardura teknikotan parte hartu zuen talde gasteiztarrean, azken lau denboraldietan delegatuarena barne.

Sendoa Lezaman jorratutako balorea da, alebin mailan etorritakoa. LaLigako delegaturik onena izendatua izan da bi aldiz, txapelketako epaileek bereganako duten begirunea argi erakutsiz, eurak bait dira sari hau aukeratzen dutenak.