undefined

Osasun-azterketen hasiera Athletic Cluben

Osasun-azterketen hasiera Athletic Cluben

Datorren asteartean, uztailak 2, Athletic Cluben lehen taldeko jokalariei denboraldi-aurrearen aurretiko osasun-azterketak egingo dizkiete Zorrotzaurreko IMQ-aren Medikuntza Unitatean.

Datorren asteartean, uztailak 2, Athletic Cluben lehen taldeko jokalariei denboraldi-aurrearen aurretiko osasun-azterketak egingo dizkiete Zorrotzaurreko IMQ-aren Medikuntza Unitatean.

Iñigo Martinez, Unai Simon eta Unai Nuñez, eta 19 urte azpiko Espainiako selekzioaren deialdian sartu den Oihan Sancet izan ezik, 28 jokalarik kirol- eta osasun-azterketak osatuko dituzte.

Azterketaren barruan ondorengo proba hauek sartuko dira: analisi klinikoa, pisua, altuera eta pleguen balorazio zineantropometrikoa, bihotz- eta birika-balorazioak geldirik, gehienezko esfortzu-proba laktatoekin, bihotzaren ekografia, muskulu-indarra neurtzeko balorazio isozinetikoa eta azterketa biomekaniko podologikoa.

Klubeko mediku-zerbitzuaren arduradunek, Lekue eta Angulo osagileek, probak ikuskatuko dituzte IMQ Athletic Clubeko mediku aseguru-etxe ofizialaren aditu eta profesionalekin batera, 1998-99 denboraldiaz geroztik bi erakundeak egiten ari direnez.