undefined

Uztailaren 30era arte jarri Klubarekin kontaktuan Animazio Harmailan parte hartzeko

Uztailaren 30era arte jarri Klubarekin kontaktuan Animazio Harmailan parte hartzeko

Proiektuak jasotako harrera bikaina de la eta Beheko Ipar Harmaileko bazkideentzako epea luzatu egin da

Athletic Clubek San Mamesen giro aparta sustatu eta gazteenak zelaira hurbiltzeko pauso sendoak ematen jarraitzen du. Hori dela eta Klubak, Beheko Ipar Harmailan gaztedi zuri-gorria bilduko duen harmaila berri bat sortzeko ekimena martxan jarri du. San Mames berria zabaldu zenetik zaleek mahai gainean jarritako eskaera hau Bazkideen Hitza bilkuretan egunerokotasuna duen kontua dela argi geratu zen.

Lehenengo pausoa 107 eta 108 guneetan (ateen atzean), 1 eta 10 ilaretan esertzen diren bazkideei animazio harmaila deritzon proiektu berri honetan parte hartzeko edo eserleku baliokidea aukeratzeko aukera helarazi zaie, datozen hiru denboraldietan zehar aldaketa egiteko lehentasunarekin, edo hego eraztunean eserleku berria prezio berezian jasoz behin betiko eserlekua eskuratu arte. Aipatutako guztiaren helburua libre geratzen diren eserleku guztiak Beheko Ipar Harmailan atearen atzean biltzea da.

Klubak bazkideen erantzuna biziki eskertu nahi du. Zale ugari dago kokaleku berria finkatu nahian Klubarekin kontaktuan jarri eta hitzordua eskatu duena, izan ere, aintzinatasunaren arabera libre dauden eserlekuak hautatzeko aukera izango dute bazkide hauek guztiek.

Klubarekin kontaktuan jartzeko epea uztailaren 30era arte zabaldu da (14:00ak arte). Beheko Ipar Harmaileko bazkideek 94 406 18 98 telefono zenbakira deitu dezakete 8:30etatik 14:30etara, edo webguneko Bazkideen Txokoaren bitartez egin daiteke hitzordu-eskaera.

Gogoan izan, 2019/20, 2020/21 eta 2021/22 denboraldietarako Klubak proposatuko dituen leku aldaketa prozesuetan izena eman duten Beheko Ipar Harmaileko bazkideek lehentasuna izango dutela libre dauden eserleku berriak aukeratzeko.