undefined

De Marcos, 10 urte lehoiekin

De Marcos, 10 urte lehoiekin

Bere irudia, futbolaz aparte, hurrengo belaunaldietarako eredua da

Hamarkada bat. Hori da Óscar de Marcosek Athletic Cluben lehenengo taldearekin debuta egin zuenetik pasa den denbora. Txikitatik bihotz zurigorriduna (bere aita Laguardiako Athletic peñako presidentea izan zen), De Marcosek 10 urte betetzen ditu lehoi moduan.

Jokalari arabarrak, 30 urterekin, hamaika esperientzi bizi ditu Athletic Clubean debutatu zuenetik. Joaquín Caparrosen aginduetara, Young Boys taldearen aurka jokatu zuen bere lehenengo partidua. Espainiako SuperKopa eskuratu zuen 2015-16 denboraldian Ernesto Valverderen agindupean eta joko maila ikaragarria erakutsi zuen Marcelo Bielsaren lehenengo denboraldian.

Hamar urte hauetan, Óscar de Marcosek 385 partidu ofizial jokatu ditu lehenengo taldean 32 gol sartuz. Europan ere partidu asko jokatu ditu arabarrak (58 partidu Europa League-n eta 8 Txapeldunen Ligan). Euskal selekzioarekin 2013. urteko abenduaren 28an estreinatu zen Peruko selekzioaren aurka.

Athletic Cluben partidu gehien jokatutako jokalarien zerrendan 21. tokian agertzen da De Marcos.