undefined

Ondo kostatako garaipenarekin amaitu da denboraldi-aurrea

Ondo kostatako garaipenarekin amaitu da denboraldi-aurrea

Athleticek 1-2 mendean hartu du Iraolaren Mirandes taldea, Aduriz eta Nuñezen golei esker

Athletic Clubek amaiera jarri dio denboraldi-aurreari Mirandan landutako 1-2ko garaipen batez, bi taldeen arteko maila nabarmendu delarik Adurizen azkartasuna eta korner baten ondorioz Nuñezen indarra erakutsiz. Albisterik onena da lesiorik ez dagoela, eta dagoeneko FC Bartzelonaren aurkako partidua gogotik prestatu daiteke, zoritxarrez behin betiko data oraindik ezagutu ez arren.

Bero itogarria nagusi izan zen lagunartekoan. Partida hasi bezain laster Kenan Kodrok aukera bat izan zuen ezkerretik sartuz baina Limonesek baloia urruntzea lortu zuen. Andoni Iraolaren taldeak atzetik irtetzeko saiakerak egin zituen, eta lehoiek presioa estututzeari ekin zioten aurreko lerroan. Merquelanzen hutsegite larri bat Limonesekin jokatzeko ahalegina batean, Aritz Adurizek ez zuen barkatu etxeko atezainari eskuineko zutoinaren ondotik baloia jaurtiketa batez sareratzeko.

Mirandesek ez zuen kolpea txarto jasan; aitzitik, Mario Barco lehoikume ohiaren eskuinkada batek Herrerini gelditu bikaina egitera behartu zion. Etxekoak gola sartzetik gertuago egon ziren Merquelanzek ateratako falta jaurtiketa batean Guridik buruz zutoinean eman zuenean. Athleticek aurrera egin zuen eta Adurizek buruz kanpora bota zuen Balenziagak ezkerretik egindako erdiratze on bat.

Bigarren zatia biziago izan zen eta aukera gehiagorekin. Alvaro Reyk bere aukera izan zuen baina Athleticek 0-2koa egin zuen Larrazabalek beharturiko korner batean; izan ere, azken honek Herrerinen baloi luzea airetik jaitsi eta boleaz egindako jaurtiketak Limonesi hegan egitera derrigortu zion. Ondoren, Beñatek ateratako kornerrean Nuñezek baloia gogor buruz bigarren zutoinera eraman zuen. Minutu bat geroxeago, epaileak aipatutako atzeko erdilariaren penaltia erabaki zuen Matheusi lurrera bota eta gero. Etxeko erdiko aurrelariak ez zuen barkatu. Azken minutura arte joko korapilatsua izan zen, aldaketen freskotasunaren laguntzaz.

FITXA TEKNIKOA

CD MIRANDES: Limones; Carlos Julio, Odei, Simon, Kijera; Alvaro Rey, Andres, Guridi, Merquelanz; Matheus eta Mario Barco.
Aldaketak: Franquesa Kijeraren ordez (46’); Iñigo Vicente Mario Barcoren ordez (46’); Rodrigo Alvaro Reyren ordez eta Ernes Matheusen ordez (72’); Cerrajeria Andresen ordez (75’).

ATHLETIC CLUB: Herrerin; De Marcos, Nuñez, Vivian, Balenziaga; San Jose, Beñat; Larrazabal, Sancet, Kodro; eta Aduriz.
Aldaketak: Ganea Kenan Kodroren ordez (66’); Vesga Beñaten ordez (66’); Peru Nolaskoain Larrazabalen ordez (77’) eta Villalibre Adurizen ordez (84’).

Golak:
0-1.  18. M: Aduriz
0-2.  51. M: Nuñez
1-2.  54. M: Matheus (p.)

Epailea: Galech Apezteguia. Txartel horia Aduriz (27’), Merquelanz (44’), Matheus (65’) eta Andresentzat (75’).
Estadioa: Anduva