undefined

Objektu historikoen erakusketa San Mameseko Palkoan

Objektu historikoen erakusketa San Mameseko Palkoan

Ligako lehenengo jardunaldian FC Bartzelonaren bisita dela eta

Orain dela ehun urte bi taldeen arteko norgehiagoka gogoratzeko, Athletic Museoaren artxibotik lortutako hainbat objektu erakutsiko dira palkoan.

Objektuetariko bat FC Batzelonaren 1967-68 denboraldiko kamiseta bat da; museoak daukan zaharrena. Denboraldi hartako liga txapelketan, bigarren postuan sailkatu zen Kataluniako taldea eta Athletic Club zazpigarren postuan. Fidel Uriarte, 22 golekin, denboraldiko “pichichi”a izan zen.

Athletic-en kapitainaren besoko bat eta joan den otsailaren 10ean San Mamesen lehiatutako liga txapelketako partiduko baloia (jokalariek sinatuta) ere erakutsiko da. Egun horretan, ligaren historiako lehen jardunaldiko 90 urte bete ziren, 1929ko otsailaren 10ean ospatutakoa hain zuzen ere.