undefined

Aduriz: “Derbiak ikaragarri gustatzen zaizkit”

Aduriz: “Derbiak ikaragarri gustatzen zaizkit”

Aurrelari zurigorria San Mamesen Realaren aurka jokatuko duen azken derbiaren aurrean ilusionaturik azaldu da: “Partidu berezi eta desberdinak dira”

Athletic Club entrenamenduetara bueltatu da Realaren aurkako (ostirala, 22:00etan) derbiaren astea prestatzeko. Ateak itxita eginiko saioaren ostea, Aritz Aduriz San Mamesen jokatuko duen azken derbiaz hitz egiteko irten da prentsaurrekora: “Partidu oso berezi eta desberdina da. Derbiak ikaragarri gustatzen zaizkit eta jendearen arteko lehia osasuntsua ere. Beti esan dut jokatu daitekeen neurketarik politena dela”, adierazi du Adurizek.

Bestalde, aurkariaren inguruan, hurrengoa dio aurrelariak: “Itxura ona du taldeak. Zaila izango da alternatiba eta irtenbide ugari dituen talde baten aurka arituko garelako. Erasoan aukera desberdinak dituzte eta oso ondo egon beharko gara defentsan erasoko jokaldietan oso trebeak direlako”.

Adurizek etxean aritzea suposatzen duen abantaila eta harmailaren babesa goraipatu du: “San Mamesek asko laguntzen digu, zalegoak badaki. Laguntza bikaina eta aparta ematen digu San Mamesek bultzatzen duenean. Ziur nago jarrera berdina izango du jendeak eta asko lagunduko digu”.

Alde pertsonalean, lehoi zurigorriak “ahalik eta gehien jokatzeko nahia” adierazi du: “Errebultsibo paperarekin ez naiz konformatzen. Bizitza osoan ahalik eta partidu gehien jokatzen saiatu naiz eta ez dut hori aldatuko. Taldeari laguntzeko gaude hemen eta entrenatzailea da erabakiak hartu behar dituena. Hamaika bakarrik zelairatu daitezke eta denok hamaikakoan sartzea nahi dugu”.