undefined

Harrobiaren unea

Harrobiaren unea

LaLigan debuta egin duten harrobi ezberdinetako hamar jokalarietatik bi Lezamakoak dira, Athletic Clubek bere harrobian egiten duen lanaren seinale

LaLiga Santander 2019-2020 denboraldiko lehen etenaldira iritsita eta txapelketako hiru neurketa igarota, Athletic Club izan da harrobiko jokalari bat baino gehiagori estreinatzeko aukera eman dion lehen mailako talde bakarra (hamar izan dira guztira lehenengo mailan denboraldi honetan debuta egin dutenak). Oihan Sancet eta Gaizka Larrazabal izan dira talde zuri-gorriarekin lehen mailan debuta egin dutenak: FC Bartzelonaren aurka jokatu zuen Sancetek eta Getafe FC-ren aurka Larrazabalek, lehenengo eta bigarren jardunaldian hurrenez hurren.

Oihan Sancetek De Marcosen lekua hartu zuen San Mamesen FC Bartzelonaren aurka jokatutako norgehiagokan. 19 urteko erdilariak 25 minutu jokatu zituen guztira. Larrazabalek, bere aldetik, Coliseum Alfonso Perezen egin zuen debuta: Getaferen aurkako neurketaren lehen zatiaren amaieran De Marcosek min hartu eta haren tokia hartu zuen jokalari bizkaitarrak. Hala, lehen zatiaren bukaera eta bigarren zati osoa jokatu zituen Larrazabalek.

Gainontzeko taldeei dagokienez, zortzi izan dira 2019-2020 denboraldian harrobitik lehen mailako taldearekin debuta egitera pasa direnak: Borja Sainz (Alaves), Rodrigo Riquelme (Atletico Madrid), Ansu Fati (FC Barcelona), Iker Losada (RC Celta de Vigo), Victor Campuzano (RCD Espanyol), Javier Aviles (CD Leganes), Jon Moncayola (CA Osasuna) eta Mohammed Salisu (Real Valladolid CF).