San Mamesek munduari ‘Buelta’ eman dio
San Mamesek munduari ‘Buelta’ eman dio
Nazioarteko zenbait hedabide ospetsuk, La Vuelta-ko 13. etaparen Athletic Clubeko estadiotik egindako irteeraren berri eman dute
San Mames eta bere mistika guztion ahotan daude beti Athletic Clubek bertan jokatzen duen bakoitzean. Hala ere, oraingoan, txirrindularitza izan da Katedralaren handitasuna munduan zabaldu duen kirola, gure zelaiko soropilatik bertatik La Vuelta-ko 13. etaparen irteera egin ostean.
Ekitaldi honek utzitako argazki politak mundu osoan ikusi dira. San Mamesetik barne grabatutako bideoa, non zelaiko ingurutik txirrindulariek egindako irteera neutralizatua ikusten den, 700.000 bistaratzera heldu da Twitter-en.
Txirrindularitzan tradizio handia duten Europako herrialdeetako argitalpenetan, adibidez Frantzia, Italia, Belgika edo Herbehereak, La Vuelta-k antolatu zuen irteera berezia aipatu zuten haien edizio digitaletan. L’Équipe, Sky Sport Italia edo De Telegraaf komunikabide garrantzitsuetan San Mames eta Athletic Club agertzen dira. L’Équipe-k berak azpimarratu du “lasterketa zuzendariaren autoaren atzetik kokatutako tropelaren ohiz kanpoko irudia 50.000 eserlekutik gorako estadio batean sartzen”. Bere aldetik, Daily Mail-ek gogora ekarri duenez “1920. hamarkadan Athletic Clubek bere baitan txirrindularitza talde bat izan zuen”, duela gutxi gure web orrialdean argitaratu genuenez. Amerikan ere oihartzuna izan du: Adibidez, Olé egunkari argentinarrak “La Vuelta al San Mamés” izenburua jarri du, etaparen irteera “estadio mitikoaren barruan” egin zela aipatuz.
Jarraian, mundu osoan La Vuelta-k San Mamesetik igarotzeari buruz idatzi diren adibide batzuk eskainiko ditugu: