undefined

Garitano: “Burua hotz mantendu behar dugu”

Garitano: “Burua hotz mantendu behar dugu”

Entrenatzaile zurigorria, pozik baina zuhur azaldu da, bere taldeak Deportivo Alavesen aurkako derbia (2-0) San Mamesen irabazi ostean

Gaizka Garitanok San Mameseko prentsa aretoan talde arabarraren aurkako garaipenaren gakoak azaldu ditu, momentuz Athletic Club LaLigaren sailkapeneko lidertzan egotea ahalbidetu duena: “Pazientziarekin jokatu dugu, batez ere hasieran, baloiaren jabetza izandakoan baina sakontasunik gabe. Pazientzia hori izateagatik oso pozik nago”. Garitano bere taldearen denboraldi hasierarekin pozik dago baina zuhur ibiltzeko mezua luzatu du ere: “Jendea gogotsu ikustea pozik egoteko modukoa da, ondo hasi dugu denboraldia, baina barrutik ikusita badakigu bost aste balantzea egiteko nahikoak ez direla”.

Derioko entrenatzaileak denboraldi hasieratik taldeak jaso dituen gol kopuru txikia ere goraipatu du: “Goleko abaguneak ez ditugu jasan; atzean ondo egoteak gero aurrera jotzeko konfidantza ematen digu”. Gainera, aurreko denboraldi amaieraren mailaren jarraitzearen garrantzia nabarmendu du: “Alavesi bi gol sartzea kontuan hartzekoa da, inork ez du lortu ez denboraldian zehar ezta denboraldi-aurrean. Orain sei egunetan hiru partida izango ditugu eta burua hotz mantendu behar dugu, maila honi jarraipena emateko. Leganesera goaz eta neurketa zaila izango da haiek denboraldi hasiera ona egin ez dutelako”.