Athletic - ElcheErosi orain
undefined

Jardunaldi ezin hobea gure harrobiarentzat

Jardunaldi ezin hobea gure harrobiarentzat

Athletic Clubeko beheko mailetako taldeek asteburuan lortutako emaitzen errepasoa

Lehenengo taldeak Deportivo Alavesen aurka San Mamesen lortutako garaipena eta emakumezkoen taldeak etxetik kanpora Valentzia CF taldearen aurka jasotako porrotaz gain, beheko mailetako talde zurigorriek asteburu bikaina izan dute bai zenbakiei dagokionez eta baita sentsazioei dagokionez ere.

Bilbao Athleticek garaipen zabala lortu zuen bigarrenez jarraian, kasu honetan 0-3, Tuteran jokatutako partiduan Morcillo, Vencedor eta Victorren golei esker eta bigarren mailarako play offetako postuetan sartu da. CD Basconiak, buelta eman zion markagailuari Pasaian 1-2 irabazteko, Diarra eta Caboren golekin.

Gazte mailako A taldeak partidurik galdu gabe jarraitzen du Ohorezko mailan eta sailkapeneko buruan da: lehenenego bi jardunaldietako garaipenei, atzoko berdinketa gehitu behar zaio 1-1 Antiguoko KE taldearen aurka Hernandezek 80. minutuan sartutako golarekin eta meritu handiko puntua lortu zuen. Gazte mailako B taldeak orain arte jokatutako partidu guztiak irabazi ditu, hiru guztira eta gol bakarra jasota Liga Nazionalean. Ostiralean jokatu zen partidua Danok Bat B taldearen aurka 1-0 irabaziz.

Kadete mailako A taldeak 3-0 irabazi zuen CD Getxoren aurka Montero, Santamaria eta Ieltxuren golekin eta eta bi garaipen ditu bi partidu jokatuta, zortzi gol alde eta golik jaso gabe jarraitzen dutelarik. Kadete B taldeak, ez du liga hasi oraindik, 1-4 irabazi zuen Durangon jokatutako lagunartekoan, Urtzi Albizua, Alejandro Sacristan, Gaizka Alboniga eta Asier Hierroren golekin.

Athleticen emakumezkoen filialak meritu handiko berdinketa lortu zuen Lezaman CA Osasunaren aurka luzapenean Monentek penaltiz sartutako golari esker. Iraia Iturregik zuzentzen duen taldeak partidurik galdu gabe jarraitzen du Reto Iberdrola Norte txapelketan. Athleticeko emakumezkoen C taldeak bikain debutatu zuen ligan 0-5 irabazita Pauldarrak FKT taldearen aurka. Zuriñek bi gol, Eizagirrek eta Naiak sartu zituzten golak. Bostgarrena aurkariek sartu zuten bere atean. Kadeteak, oraindik denboraldi-aurrean, bana berdindu zuen Tolosan jokatutako lagunartekoan.