undefined

Athletic Club AFEko mintegian izan da

Athletic Club AFEko mintegian izan da

Maria Tato zuzendaritzako kideak “Futbol profesionalaren jarduera” mintegian parte hartu du

AFEk (Espainiako Futbolarien Elkartea) Madrilen antolatu duen “Liga profesionalak, profesionalizatutako ligak” jardunaldian parte hartu du Maria Tatok, Athletic Clubeko idazkariordeak. “Futbol profesionalaren jarduera” mintegiaren barruan eskaini du hitzaldia Tatok.

Kirol Legearen Aurreproiektua izan da eztabaidaren ardatza eta Maria Tatok berdintasunaren gaietan izandako hobekuntzei buruz hitz egin du, profesionalizatzeko bidean Emakumezkoen Athletic Clubek azken urteetan eman dituen urratsak aipatuz. Maria Tatorekin batera jardunaldian izan dira: Manu Sarabia, Juan Manuel Asensi, Alicia Fuentes eta Saray Garcia jokalariak, Carme Chaparro idazle eta kazetaria, Diego Rivas AFEko Idazkari Nagusia, Andreu Camps RFEFeko Idazkari Nagusia, Pedro Malabia LNFPren Emakumezkoen Futboleko zuzendaria eta Gonzalo de Medinilla AFEren Lege Aholkularitzako zuzendarikidea, besteak beste.