undefined

Garitano: “Lortutako puntua ona da”

Garitano: “Lortutako puntua ona da”

Entrenatzaileak Leganesen eta Athleticen arteko neurketa bizian bi taldeen arteko berdintasuna aitortu du: “Berdinketa bidezkoa izan da partidan ikusi dena kontuan izanda”

Gaizka Garitanok “positiboki” baloratu du CD Leganesi egindako bisitan, Butarqueko futbol zelaian, Athletic Clubek lortutako puntua. Horrela izan neurketaren analisia entrenatzailearen partetik: “Larrazabali izan ezik, beste guztiei sakontasuna izatea asko kostatu zaie lehen zatian nahiz eta baloi jabetza handiagoa eduki. Bigarrenean haiek hobeto hasi dira eta orduan gure gola heldu da. Berdinketa lortu dute eta hortik aurrera hobeto egon garen uneak iritsi dira. Azken hogei minutuetan partida kontrolpean izan dugu eta ondo egon gara defentsan baloirik gabe. Hala ere, egia da aukerak sortzea pila bat kostatu zaigula”.

Entrenatzaile zurigorriak bi taldeen arteko berdintasuna aitortu du: “Berdinketa bidezkoa izan da partidan ikusi dena kontuan hartuta. Guretzat positiboa da etxean garaipena lortzetik etorri garelako eta puntuak zelai zail batean lortu ditugulako. Gehien kezkatzen gaituena indarrak ondo berreskuratzea da, hiru egunetan berriko jokatuko dugulako”.