undefined

Garitano: “Kalitatea falta izan zaigu erdiraketetan”

Garitano: “Kalitatea falta izan zaigu erdiraketetan”

Hegaletik egindako erdiraketetan zuri-gorriek edukitako hutsak nabarmendu ditu entrenatzaileak partida galdu izanaren arrazoi nagusi gisa

Talde honi ez zaio galtzea gustatzen“. Argi hitz egin du Garitanok Jose Iragorri prentsa aretoan, Valentziaren aurka ligako lehen partida galdu ondoren. Hala ere, zuri-gorriek edukitako jarrera nabarmendu du entrenatzaileak: “Taldeari ezin diot ahalegin handiagoa eskatu. Lur jota bukatu dugu, baina hamar jokalarirekin egonda ere, amaierara arte saiatu gara partida berdintzen“.

Valentziaren kalitatea goraipatu du Garitanok: “Championseko talde batek duen esperientziatik abiatuta maneiatu dute partida“. Halaber, taldeak erdiraketetan asmatu ez izana deitoratu du: “Talde bat atzean sartzen denean eta hegaletan hutsuneak sortzen dituenean, fin ibili behar zara erdiraketetan, eta gu ez gara fin ibili. Baloia kontrolatu dugu eta agian zuzenago jokatu beharko genukeen. Beste batzuetan alderantziz egiten dugula esaten digute. Aukerak hegaletan zeuden eta ondo heldu gara. Azken erdiraketak baina, ez dira onak izan“.