undefined

Eunate, Kirol Jarduera Inklusiboan aitortua

Eunate, Kirol Jarduera Inklusiboan aitortua

Pertsona Desgaituen Espainiako Batzordeak saritu egin du Athletic Cluben atzelaria

Eunate Arraiza Athletic Cluben jokalariak Pertsona Desgaituen Espainiako Batzordearen saria jaso du. Inklusioaren alde egindako lana aitortu gura du sariak, hala nola, pertsona desgaituen aldeko lan inklusioan, gizarteratzean, irisgarritasun unibertsalean, gizarte eta zientzia ikerketetan, kultura inklusiboan, gizarte arduran, aktibismoan edota generoan egindako lana.

Kirol Jarduera Inklusiboaren kategorian aitortu dute Eunate Arraiza. Biurruneko jokalariak entzumen urritasuna du eta futbol jokalari profesionala da 2012. urtetik. Bere talentu guztia bideratzen du bazterketarik gabeko kirola sustatzearen alde.