undefined

Bilbao Athleticek bolada bikaina mantendu nahi du

Bilbao Athleticek bolada bikaina mantendu nahi du

Bizkaitarren arteko derbia Getxoko Arenas Club taldearen aurka (Larunbata, 18,00) Joseba Etxeberriak zuzentzen duen filialarentzat

Bilbao Athleticek jarraipena eman nahi dio 2.B mailako II. multzoko denboraldi hasiera bikainari. Filial zurigorriak larunbat honetan jokatuko du (Fadura, 18.00) Arenas Club taldearen aurka denboraldiko bizkaitarren arteko lehenengo derbian.

Bilbao Athleticek danetarik izan du ligako lehenengo hiru jardunaldietan, Haron irabazi, CD Calahorraren aurka Lezaman berdindu eta Leonen galdu ostean. Baina ordutik hona, Bilbao Athleticek garaipenak besterik ez ditu lortu, hiru garaipen bikain lortu ostean golik jaso gabe: 4-0 Salamanca CF taldeari, 0-3 Tudelan eta 5-0 Osasuna Promesaseri. Gol kopuru honeek, azken 50 urteetako Bilbao Athletic golegileena bihurtu dute, 18 puntutik 13 lortuz. Joseba Etxeberriaren taldea bigarren dago sailkapenean, denboraldi amaieran LaLiga SmartBank ligara igoteko play off-ak jokatzeko txartela ematen duten lehenengo lau postuen artean.

Arenas Club taldeak bestalde, ez daki oraindik zer den partidu ofizialean irabaztea denboraldi honetan. Bere ohiko zelaitik, Gobelatik Fadurara pasatu ostean, denboraldia ez da ondo hasi Getxoztarrentzat: 3 berdinketa eta 3 partidu galduta, sailkapeneko azkeneko tokian daude.