undefined

“Erasoan zein defentsan talde orekatua izan behar dugu”

“Erasoan zein defentsan talde orekatua izan behar dugu”

Gaizka Garitanok Athletic sendo bat ikustea espero du etxetik at denboraldiko lehenengo garaipena lortzeko

Vigora joan baino lehen Athleticeko entrenatzaileak, bihar 14:00etan talde zuri-gorriak Celtaren aurka jokatuko duen LaLigako 8. jardunaldiari dagokion partiduari buruz hitz egin du prentsaurrekoan.

Garitanok azpimarratu duenez, Balaidosen Athleticek “erasoan zein defentsan talde orekatua izan beharko du emaitza ona ateratzeko”.

Entrenatzaile zuri-gorriak aitortu duenez, asmoa da ikustea “Athletic lehiakor bat eta hasieratik indartsu. Haiek behartsu daude, baina guk zelaira atera behar dugu irabazteko premia erakutsiz. Garaipena lortzeko gogoak ditugu, eta partidu on bat eginez bakarrik irabaz dezakegu”.

Aurkariari dagokionez, “jokalariz jokalari ikusita talde handia dute; adi ez bagaude partidu zaila izango da”, azaldu du.
Gainera, aipatu duenez “oinean asko jokatzen dute, baina kontraerasoetan ere kalte egiten dute”, eta azpimarratu du “lehenengo presiotik irtetzen direnean goiko lerroan jokalari arriskutsuak dituzte, adibidez Denis Suárez,  Santi Mina, Rafinha edo Iago Aspas”.