undefined

Garitano: “Aukerak sortzea kostatu zaigu”

Garitano: “Aukerak sortzea kostatu zaigu”

Athleticeko entrenatzaileak aitortu duenez bere taldea ez da fin ibili azken metroetan eta Celtak gehiago asmatu du: “Partidua jokaldi jakin batean erabakiko zen, eta korner horretan ihesi joan zaigu”

Erasoaldian ezer gutxi egin dugu”. Gaizka Garitanok autokritika egin du bere taldearen erasoko jokoa ikusita RC Celta 1 – Athletic Club 0 neurketa amaitu ondoren. Athletic Clubeko entrenatzaileak onartu duenez, bere taldeak joko eskasa erakutsi du aurreko lerroan: “Azken 30 edo 40 metroetan gauza gehiago egin behar ditugu, gola jaso eta geroko azken laurdenean ezin izan dugu aukerarik sortu. Ez dugu asmatu erasoaldietan aukerak euki ahal izateko”.

Garitanok modu honetan aztertu du Balaidosen neurketa: “Lehen zatian oso goian presioa egin diegu eta baloiak lapurtu ditugu, baina azken metroetako erabakiak ez dira onak izan, eta jokaldiak ez ditugu amaitu. Bigarren zatian gehiago kostatu zaigu baloia erraz galtzen genuelako, eta horrela oso zaila da gora egitea. Kalitate handiko talde baten aurka jokatu dugu, atzeko lerroan akatsik gabe jokatzea behartzen zaituena, nahasteren batean Celtak aprobetxatzen duelako. Partidua jokaldi jakin batean erabakiko zen, eta korner horretan ihesi joan zaigu”.

Emaitza txarra izan arren, entrenatzaile zuri-gorriak mezu itxaropentsua bidali nahi izan du: “Gu baikorrak gara beti. Elkarren segidako bi porrot izan ditugu, baina burua altxatu eta geunden bidetik jarraitu behar dugu”.