
Gure harrobiaren asteburuko balantzea
Gure harrobiaren asteburuko balantzea
Azken bi egunotan Athletic Clubeko Futbol Oinarriak egindako emaitzei errepasoa
Athletic Clubek LaLigako jardunaldian RC Celtaren aurka Vigon jasotako porrota eta Emakumezkoen lehen taldeak izandako atsedenaldia alde batera utzita, gure gainerako taldeek emaitza onak lortu dituzte asteburuan.
Bilbao Athleticek 1-2 mendean hartu zuen Arenas Club Faduran, Artola eta Luengoren burukadei esker, eta Bigarren B Mailako II. Multzoaren lehen postuan jarri da. CD Basconiak ezin izan zuen punturik eskuratu Beasainen 1-0 galdu tag ero Hirugarren Mailako IV. Multzoaren zortzigarren jardunaldian.
Gazte mailako A taldeak ez zuen menderatu gabeko hasierarekin jarraitzerik izan Ohorezko Mailan, eta bere bosgarren partidu ofizialean 2-1 kale egin zuen Unben SD Eibarren aurka, nahiz eta markagailuan Iñigo Lopezek sartutako golarekin aurreratu. Bere aldetik, Gazte mailako B taldea garaipenaren bidera berriz sartu zen aurreko jardunaldian galdu arren, SD Amorebietari 3-0 irabazita Ibai Sanz, Aaron Bunta eta Ibai Asenjoren golekin, eta Nazio Ligaren lehen postuan dago.
Kadete A taldeak garaipenekin segitzen du Euskal Ligan, lautik lau, Lezamako instalazioetan Tolosa CF-ren aurka 7-0 irabazi ondoren, Ekhik (birritan), Mitxel, Bittor, Ieltxu, Vega eta Peñak sartutako golei esker. Kadete B taldeak Ohorezko Mailan debuta egin zuen Duangon 2-2 berdinduz, Asier Hierro eta Gaizka Albonigaren golen bitartez.
Emakumezkoen taldeak eta bere bigarrenak lagunartekoa jokatu zuten elkar Lezaman joan den ostiralean. Bestalde, C eta Kadete taldeek bere ligako partiduetan gol-kopuru handiak lortu zituzten, 9-0 Balmaseda FC-ren aurka, eta 8-0 Basauriko Kimuak FK-ren aurka, hurrenez hurren.
