undefined

San Mamés, granatez zenbait ordutan

San Mamés, granatez zenbait ordutan

Estadioa 20:00etatik 20:30etara argitu zen atzo astelehenean Pertsona Ostomizatuen Mundu Egunarekin elkartasuna adierazteko

San Mames granate kolorez argitu zen atzo astelehenean, urriak 7, Pertsona Ostomizatuen Mundu Eguna zela eta. Estadioak, 20:00etatik 20:30etara, bat egin zuen ARGIArekin (Bizkaiko Ostomizatuen Elkartea), pertsona hauen bizitza normalizatuan laguntzeko lanean dabilen taldea. Euskal Herrian 3.000 pertsona ostomizatu baino gehiago daudela uste da, 1.800 Bizkaian bakarrik.

Ostomia da zulo naturaletik kanpoko puntu batean azaleratzen den errai baten deribazio kirurgikoa. Ostomian kanpora irtetzeko sortzen den zulo berriak estoma du izena; grekotik datorren hitza da, eta ahoa da bere esanahia. Oro har, larria den gaixotasun baten ondorioa eta soluzioa dira; minbizia, kolitis ultzerosoa, Crohn gaixotasuna…