Athletic - ElcheErosi orain
undefined

“Hiru puntu dira dinamika aldatzeko”

“Hiru puntu dira dinamika aldatzeko”

Oscar de Marcosek asteazkenean Espanyoli San Mamesen irabaztearen garrantzia azpimarratu du, azken emaitzei “buelta emateko”

Oscar de Marcosek Lezamako prentsa aretoan agerraldia egin du aste bereziaren lehen entrenamenduaren aurretik, asteazkenean (Espanyolen aurka San Mamesen) eta igandean Vila-realen jokatuko diren partiduei begira. Zuri-gorriak azken bost partidetan izandako emaitzen “larrialdia” onartu du, baina argi dauka zein den modurik onena bertatik ateratzeko: “Dinamika negatiboa agerikoa da, baina aldatzeko modurik onena hiru punturekin da. Etxean jokatzen dugu, eta haien bila joan behar da. Ez dut final bat bezala hartzen, baina bai oso partida garrantzitsua bezala”.

De Marcosek, 20:00etatik aurrera Katedralean RCD Espanyol gainditzeko gakoetako bat harmailetako babesa dela esan du: “Badakit zaleak hor egongo direla, eta egia da horrelako dinamiketan zaudenean zaleak inoiz baino gehiago behar ditugula. Guri San Mameseko bultzada asko nabaritzen zaigu, eta izugarri eskertzen dugu”.