undefined

“Oso eraginkorrak izan gara”

“Oso eraginkorrak izan gara”

Gaizka Garitano pozik azaldu da Espanyol 3-0 mendean hartuta zuri-gorriek “bolada txarrarekin bukatu” dutelako

Gaizka Garitano Athleticeko entrenatzaileak prentsa agerraldia egin du LaLiga Santanderreko 11. jardunaldian RCD Espanyolen aurka irabazi ostean (3-0). “Valladoliden aurka oso ondo aritu ginen, Atletico Madriden aurka ere 70 minututan ondo ibili ginen. Lasai nengoen taldea ondo dabilelako gauzak egiten. Garaipenik gabe, ordea, berdin dio ondo jokatzen duzun edo ez. Pozik nago bolada txarrarekin bukatu dugulako; lehenengo mailan dauden ia talde guztiek bizi ditutzte horrelako edo txarragoak diren boladak”.

Entrenatzaile zuri-gorriak golarekiko izan duten efikazia nabarmendu du: “Oso eraginkorrak izan gara: izan ditugun lehen bi abaguneetan bi gol sartu ditugu. Taldea serio aritu da, lan handia egin du. Atseden hartu eta hurrengo partidan pentsatzen hasi behar dugu jada“. Espanyolen eta Athleticen joko-sistemak “oso ezberdinak” direla gogoratu du Garitanok, “bain ondo moldatu gara”.

Unai Lopezen egoera fisikoari buruz galdetuta, Garitanok azaldu du erdilariak “abduktorea minduta” zuela. “Badirudi ez dela ezer larria, baina iganderako ez da prest egongo”, argitu du.