undefined

L. García: “Hobetzen jarraitu behar dugu”

L. García: “Hobetzen jarraitu behar dugu”

Aurrelari zuri-gorriak bi gol sartu dituen Espanyolen aurkako partiduan markagailuari buelta emateko eta taldeari exigentzi maila eskatzen jarraitzeko apustua egiten du

Lucia Garcia gogotsu bueltatu da zelaietara. Athletic Clubeko aurrelariak hiru astez gelditu behar izan du eskuineko belauna minduta zeukalako eta ezin izan zuen Real Sociedad-en eta Real Betisen aurkako garaipenetan parte hartu. Primera Ibedrola txapelketako pasa den jardunaldian, hamaikakoan izan zen RCD Espanyol taldearen aurkako partiduan. Bi gol egin zituen, denboraldi honetako bere lehenengo golak, eta horiei esker buelta eman zitzaion markagailuari Dani Jarque kirol hirian, jarraian hirugarren garaipena lortuz.

Lehoi-emeek hilabete honetan jokatuko dituzten partidu guztiak irabazi nahi dituzte eta helburu hori lortzeko Granadilla Tenerife taldeari irabazi behar diote igandean (13.00etan, penintsulan). Lucia Garcíak ez du azken jardunaldietan taldeak erakutsi duen intentsitatea gutxitu nahi: “Bolada ona dela nabaritzen da, pozik gaude, hiru jokalari min hartuta ditugun arren. Hiru partida oso onak izan dira baina hobetzen jarraitu behar dugu. Partida zaila dugu orain, laugarren garaipenaren bila joan behar dugu eta dena emango dugu hiru puntu horiek lortzeko”.