undefined

Partidurik galdu ez dutenen arteko norgehiagoka

Partidurik galdu ez dutenen arteko norgehiagoka

Athletic Clubeko emakumezkoen talde berriak, Peña Athletic Santurtziren aurka jokatuko du, maila territorialean partidurik galdu gabe dagoen beste taldea

Athletic Clubeko emakumezkoen hirugarren taldea ezin hobeto hasi da bizkaiko futbolaren lurraldeko mailan. Tzibi Juaristi, jokalari oihak zuzentzen duen taldeak nagusitazunez irabazi ditu ligako lehenengo sei jardunaldiak eta bolada onean jarraitzea espero dute. Hurrengo aurkararia Peña Athletic Santurtzi izango da (4 zelaia, Lezaman 12:00etan) Santurtziarrek partidurik galdu gabe jarraitzen dute Athleticekin batera.

40 gol sartzeaz gain, azpimarratzekoa da ligako lehen sei jardunaldietan zuri-gorriek ez dutela gol bakar bat ere jaso. Tzibi Juaristik oso positibotzat jo du etorkizuneko lehoiak prestatzea helburu duen talde baten hasiera: “Bakarka hazten ari gara, eta horrek talde gisa ere haztea eragingo digu. Jokalari berriak Lezamako lan egiteko erara egokitu dira dagoeneko; agian, hori izan da gehien kostatu zaiguna. Orain taldeak berdin pentsatzen du harrobian lantzen dugun joko ereduan garrantzitsuak diren printzipioen mailan”