undefined

Granadilla, partida zaila zurigorrientzat

Granadilla, partida zaila zurigorrientzat

Emakumezkoen Athletic Clubek ez du inoiz punturik lortu UDF Tenerife Granadillaren etxean jokatutako partidetan

Athleticeko jokalariek erronka handia dute Primera Iberdrolako zortzigarren jardunaldian. Bosgarren garaipena jarraian lortu gura dute zuri-gorriek eta UDG Tenerife Granadilla izango dute aurkari. Aurrekariek ez diote mesederik egiten Villacamparen taldeari, izan ere, Tenerifera egindako lau bisitetan ez dute punturik lortu.

Bi taldeen arteko lehen norgehiagoka 2015-2016 denboraldian izan zen eta zurigorriek 2-1 galdu zuten orduan. Hurrengo denboraldian 4-0-ekoarekin itzuli ziren etxera, eta oso antzerako ibili ziren hurrengoan ere, 4-1 galduta. Iaz 3-1 galdu zuten La Palmeran. Nabarmentzekoa da lau partidak ligako bigarren itzulian jokatu zirela.

La Palmeran jokatuko da norgehiagoka, belar artifizialeko zelaian. Bolada onean iritsiko da hara Athletic, eta UDG Tenerife izango du aurrean. Kanariarrek zuri-gorriek lortutako puntuen erdia lortu dituzte ligan, 12 eta 6, hurrenez hurren. Tenerifek galera garrantzitsua izan zuen udan, Sara Tuik talde utzi eta Madrid CFFrekin fitxatu baitzuen. Hala ere, David Amaralen taldeak oso lehiakorra izaten jarraitzen du, bere feudoan batez ere, eta Maria Jose jokalari beteranoak erasoan erreferente izaten jarraitzen du.