undefined

LaLiga Genuineren aurkezpena

LaLiga Genuineren aurkezpena

Hirugarren edizioa azaroaren 16an hasiko da eta guztira 36 talde ariko dira

LaLiga Genuine Santanderren hirugarren edizioa aurkeztu dute gaur arratsaldean Madrilgo Banco Santander aretoan. LaLigako 36 taldek osatutako lehiaketa azaroaren 16an hasiko da eta 6 egoitzatan egindako 4 fasetan banatuko da.

Hasiera emango dion fasea Tarragonan jokatuko da datorren astean, azaroaren 15, 16 eta 17an, Nastic taldea anfitrioi izanda. Azken fasea Lezaman ospatuko da, maiatzaren 29an, 30ean eta 31n.

Hurrengo faseetarako anfitrioiak Sevilla FC (urtarrilak 31 eta otsailak 1 eta 2), Real Betis Balompié (otsailak 28 eta 29 eta martxoak 1), UD Las Palmas (martxoak 27, 28 eta 29) eta Sporting Gijon (apirilak 24, 25 eta 26) izango dira. Goraipatzekoa da, aurtengo berritasunen artean, sei talde berri sartu egingo direla: Real Betis Balompié, Cadiz CF, CD Tenerife, Elche CF, Granada CF eta Getafe CF.

Denboraldi berri honetan, Genuine Athletic Club Fundazioak 16 kide gehiago izan ditu, 32 izatetik 48 futbolari izatera igaro da. Gainera, horietatik 5 emakumeak izango dira. Talde zuri-gorriak Fair Play saria lortu du, lehiaketako lehen bi edizioetan izan duen kiroltasunagatik, errespetuagatik eta joko garbiagatik.