undefined

“Hautsi beharreko beste hesi baten aurrean gaude”

“Hautsi beharreko beste hesi baten aurrean gaude”

Angel Villacampa Emakumezkoen Athleticeko entrenatzaileak Rayo Vallecanoren taldearen ezaugarriak azpimarratu ditu

Athleticeko Emakumezkoen taldeak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko dute bihar etxetik kanpo, Lehen Iberdrolako 10. Jardunaldian eta bi asteko geldialdiaren ostean itzuliko da lehiaketara. Angel Villacampa entrenatzaile zuri-gorriak, gaur Lezaman hedabideen aurrean egindako agerraldian aitortu du bi asteko geldialdiak Erika Vazquez kapitaina errekuperatzeko balio izan duela eta taldea “lehiatzeko gogo handiarekin” dagoela.

Rayo Vallecanok ez du partidurik galdu bere etxean denboraldi honetan, biharko norgehiagokak zailtasunak ekarriko dituen seinale. Villacamparen arabera, “Beste erronka bat da eta hautsi beharreko beste hesi bat. Bereziki ondo ematen ez zaigun taldea da. Bere etxean daude, 14 punturekin eta bere indar guztia blokean oinarritzen duen taldea da. Berdinketa atera zuten Bartzelonaren aurka eta 0-1 irabazi zioten Levanteri”.

Partidari aurre egiteko moduari buruz entrenatzaileak aitortu du: “Oso kontzentratuta egon behar dugu. Emaitza, eskaini dezakegun bertsioaren araberakoa izango da seguruenik”.

Emakumezkoen futbolaren hitzarmena ere izan du hizpide eta “oso positibotzat” jo du. “Gauzak ondo egin behar dira eta Lehen Mailan gutxieneko baldintza batzuk bete behar dira. Aukeratu beharreko bidea da. Normala ez dena da hamar urteren ondoren erretiratu eta kotizatu ez duten jokalari batzuk egotea. Pauso sendoak eman behar dira, aurrera begira, ez atzera begira”.

18 jokalari hauek osatzen dute zerrenda: Andere Leguina, Andrea Sierra, Ainhoa Moraza, Garazi Murua, Ainhoa Alvarez, Andrea de la Nava, Maria Diaz Cirauqui, Yulema Corres, Erika Vazquez, Maite Oroz, Marta Unzue, Marta Perea, Damaris Egurrola, Leia Zarate, Vanesa Gimbert, Ane Azkona, Oihane Valdezate y Oihane Hernandez.