Abendu gogorra Athleticentzat
Lau neurketa LaLiga Santanderren eta Koparen hasiera izango dute Gaizka Garitanoren jokalariek urtea amaitu aurretik, urtarrilaren 3an Ramon Sanchez Pizjuanen Ligako lehen itzulia bukatzeko
Athleticek urteko azken hilabetean Granadaren aurka jokatuko duen partidaz geroztik, aurkari indartsuak izango ditu aurrean. Zuri-gorriek LaLiga-ko lau partida izango dituzte (bi San Mamesen eta beste horrenbeste etxetik kanpo) abendua amaitu aurretik, non 2019ko Errege Kopako ibilbidea Intercityren aurka hasiko duten, asteburu honetan Sillan 0-1 irabazi eta Hirugarren Mailako bere multzoan bigarren jarraitzen duelarik.
Lehenengo eta behin, lehoiek igoera lortu berri duen Granada CF taldea hartuko dute. Talde andaluziarrak zortzigarren postuan kokatuta bisitatuko du San Mames, iragan jardunaldian Atletico Madrilen aurka berdindu eta gero. Jarraian, Athletic Benito Villamarinera joango da Real Betisekin aurrez aurre egoteko. Rubiren taldeak pixkanaka bere bertsiorik onena aurkitzen duela badirudi, 2-1 irabazi baitzion Valentziari.
Hilabetea amaitzeko, lehen itzuliko azken derbia jokatuko du Athleticek, SD Eibarren aurka. Armaginen aurkako norgehiagoka izango da San Mamesek lehen itzulian hartuko duen azkena, eta, ondoren, Santiago Bernabeuko irteera zailari aurre egin beharko dio talde zuri-gorriak. Athleticek Ramon Sanchez Pizjuanen aurka jokatuko du, Sevilla FC taldearen aurka, urtarrilean lehen itzulia amaitzeko. Hilabete polita izango da zale zuri-gorrientzat.
Athletic Cluben abendua:
Igandea, abenduak 1 (14.00etan): Athletic Club – Granada CF. San Mames, LaLiga Santander, 15. jardunaldia.
Igandea, abenduak 8 (14.00etan): Real Betis – Athletic Club. Benito Villamarin, LaLigaSantander, 16. jardunaldia.
Larunbata, abenduak 14 (18.30ean): Athletic Club – SD Eibar. San Mames, LaLiga Santander, 17. jardunaldia.
Asteartea, abenduak 17 (zehazteke): CF Intercity – Athletic Club. Kopako lehen kanporaketa.
Igandea, abenduak 22 (21.00etan): Real Madrid CF – Athletic Club. Santiago Bernabeu, LaLigaSantander, 18. jardunaldia.

