undefined

Athletic Clubek bere profil ofiziala abiatu du Weibon

Athletic Clubek bere profil ofiziala abiatu du Weibon

Ia 500 milioi erabiltzaile aktibo dituen Txinako sare sozialean egongo da Kluba gaurtik aurrera

Athletic Clubek bere lehen profil ofiziala ireki du gaur Txinako sare sozial batean. Sina Weibo sarean sortu du Klubak profila, gauzak honela, Athletic Lehen Mailako hamazazpigarren taldea bihurtu da aipatutako plataforma horretan presentzia izaten. Honi esker, talde zuri-gorriak bere marka ezagutza handitu ahal izango du Asiako merkatuan.

Weibo munduko sare sozial garrantzitsuenetako bat da, eta, argitaratutako azken estatistiken arabera, sare honek 497 milioi erabiltzaile aktibo ditu hilero, 217 milioi egunero.

Klubeko komunikazio sailaren eta LaLigaren arteko lankidetzari esker, Athleticek Txinan ireki berri duen profilak, kirol gaurkotasunaz gain, klubaren filosofia berezia ezagutarazteko txinatar ikus-entzuleei zuzendutako edukiak argitaratuko ditu, baita bere ingurunea eta bere kultura propioa Asian zabaltzeko edukiak ere. Athletic Clubek beste pausu bat eman du bere marka nazioartean hedatzeko, mugak gaindituz, futbolean gero eta interes handiagoa duen Txinakoa bezalako merkatu batean.

Athletic Cluben Weiboko kanala talde zuri-gorriak Twitterren, Facebooken, Instagramen eta Linkedinen dituen profiletara gehitu da. Orotara 58 herrialdetatik datozen 2.400.000 jarraitzaile inguru ditu egun Athleticek.