undefined

Museotik palkora: SD Eibar

Museotik palkora: SD Eibar

Athletic Clubek eta SD Eibarrek 45 partida jokatu dituzte, horietako 16 ofizialak

Bi taldeen arteko lehen partida 1948ko urriaren 12an izan zen, Athleticek bere lehen 50 urteak beteta eta Eibarrek 8 urte baino ez zituenean. Lagunarteko partida hurak, ordezko zuri-gorrientzat ia entrenamendu bat izan zena -maila eregionalen lehiatzen zen SD Eibar- bi taldeen arteko estatistika abiarazteko balio izan zuen.

Hiru hamarkada baino gehiago igaro behar izan ziren Athleticen eta SD Eibarren lehen neurketa ofiziala jokatzeko. Mailen arteko aldea nabarmena zen oraindik (SD Eibar Hirugarren Mailan zegoen), eta Athleticek ez zuen arazorik izan 1979-80 denboraldiko lehen kopa kanporaketa gainditzeko: hamar gol alde eta hiru kontra markagailu globalean.

2014ko irailaren 27an maila gorenean egin zuten topo lehoiek eta armaginek, 2014-15 denboraldiko 6. jardunaldian. Eibarrek, Gaizka Garitano egungo jokalari zuri-gorriak entrenatuta, eta Ander Capa eta Dani Garcia egungo lehoiekin batera, berdinketa merezigarria lortu zuen Athleticen aurka. Zuri-gorriek Europako sailkapena lortu zuten denboraldi hartan.

Lehen Mailako lehen partida horretan Arruabarrenak -armaginen kapitainak- jantzitako elastikoa aurkeztuko da gaur palkoan.