undefined

Stoichkov: Urrezko Baloiak Athletic bisitatu du

Stoichkov: Urrezko Baloiak Athletic bisitatu du

Bulgariako aurrelaria Bilbon da Univision katerako talde zuri-gorriari buruzko erreportaje zabala egiteko

Hristo Stoichkov, Bartzelonako aurrelari ohia eta orain Univision telebista kate estatubatuarrean kazetari lanetan ari dena, Athletic Club bisitatzen dabil ostegunetik, eta gaur Eibarren aurkako partida ikusiko du palkotik. Bulgariarra talde zuri-gorriaren inguruko erreportaje sakona egiten ari da eta datozen hilabeteetan aterako da argitara.

Bulgariarrak zenbait opari utzi nahi izan dizkio Athletici esker ona adierazteko: duela 25 urte irabazi zuen Urrezko Baloiaren erreplika txiki bat eta Fc Bartzelona hartako elastiko bat. Bertan, honako mezu hau idatzi du: “Ez dut inoiz ahaztuko San Mameseko jaurerria”. Katedrala bisitatzen zuten aurkarien aurrean publikoaren errespetu bereizgarria gogoratu du Stoich. Aitor Elizegik, bere aldetik, 8 zenbakia duen zamar zuri-gorri pertsonalizatu bat oparitu dio.