undefined

Garitano: “Helburua bete dugu”

Garitano: “Helburua bete dugu”

Entrenatzaile zuri-gorria pozik agertu da Kopan “lehen urratsa emateagatik”, Elx-en Intercityri irabazita

Gaizka Garitano pozik agertu da bere jokalariek 0-3 CF Intercity gainditzea lortu dutelako eta Athletic Clubek 2019/20 Kopako lehen kanporaketa gainditudutelako.  Lehen minutuan Ibaik sartutako golarekin hasi du partida Athleticek: “Gola azkar egiteak lagundu digu, baina ez dugu erritmo berean jarraitu eta lehen zatian ez da aukera handirik egon. Bigarrenean, haiek fisikoki presioan behera egin dutenean, gehiago izan gara eta Lehen Mailako erritmoa nagusitu da. Kanporaketa gainditu dugu eta helburua bete dugu”.

Garitanok ondo baloratu du, nahiz eta ligako azken norgehiagokekin aldaketa asko izan, gaurko hamaikakoaren maila. Taldeak Kopan ibilbide luzea egiteko ilusio handia duela aitortu du: “Raul eta Iñigo izan ezik, hamaikakoa ez da ohikoa izan eta ondo egin dute. Hobeto edo okerrago egon, partidak intentsitatez eta kontzentrazioz hartzen dituen taldea dugu. Kopa atsegin dugu eta ahalik eta urrutien iritsi nahi dugu. Gaurkoa lehen pausoa izan da eta kanporaketak igarotzen saiatuko gara. Bilbon asko gogoko duten txapelketa da eta historikoki Athletic beti ibili da ondo”.