undefined

Ebakuntza kirurgikoa Leyre Monenteri

Ebakuntza kirurgikoa Leyre Monenteri

Emakumezkoen erdilariak zelaietatik kanpo egon beharko du lau eta bost hilabete bitartean

Atzo, abenduak 18, Leyre Monente emakumezkoen bigarren taldeko jokalariari ebakuntza egin zioten eskuin sorbaldako ezegonkortasuna arintzeko. Gaur goizean jaso du senda-agiria. Erdilari zuri-gorriak geldi eduki behearko du sorbalda hilabete batez eta baja-aldia lau eta bost hilabete artekoa izango da, eboluzioaren arabera.

Iraia Iturregik ezin izango du erabili denboraldi-aurre osoa lehen taldearekin egin zuen jokalaria. Reto Iberdrolaren 2019-2020 denboraldi honetan Monente hiru aldiz izan da hasierako hamaikakoan, 268 minutu jokatuz.