undefined

“Finala balitz bezala egingo diogu aurre partidari”

“Finala balitz bezala egingo diogu aurre partidari”

Ángel Villacampa quiere poner el mejor broche final al 2019 con una victoria en Huelva que “considera fundamental” para empezar bien el año

Angel Villacampa Athleticeko entrenatzaileak prentsa agerraldia egin du gaur, emakumezkoen lehen taldeak bihar Sevillarako bidea hartu baino lehen. Zuri-gorriak Huelvara joango dira ondoren, larunbatean (16: 00etan) La Orden zelaian Sporting Cluben aurka jokatzeko. 14. jardunaldian. Partida aurreko azken lan saioa bihar, ostirala, 11: 00etan egingo dute Lezaman. Villacampak Huelvarako deialdia jakinaraziko du ondoren. Ez zerrendan egongo lesionatuta dauden Ainhoa Tirapu, Jone Ibañez, Marta Perea eta Ainhoa Moraza.

Villacamparen ustez, lehoiek aurkari deserosoa izango dute aurrean, tradizioz Athletici ondo egokitu ez zaion taldea:Joan den asteburuko berdinketa estropezu txikia izan zela ulertzen dugu eta horregatik gogo handia dugu partida jokatu eta 2019a ondo amaitzeko. Etxetik kanpo Rayo edo Granadillaren aurka jokatutako partidekin antzekotasun handia duen neurketa izango da, etxean oso indartsua den taldea baita; puntu gehienak euren zelaian lortu dituzte. Huelvako Sporting talde erasokorra da, eta zelaira egokitu beharko dugu,  partida irakurketa ona egin, Rayoren aurka egin bezala“.

2020. urtea heldu baino lehen, garrantzitsuena urtea zapore onenarekin bukatu ahal izatea dela esan du zuri-gorrien entrenatzaileak: “Gure asmo bakarra hiru puntuak lortzea da, Gabonetako geldialdira 23 punturekin iristea. Oso gogotsu gaude horiek lortzeko eta gure bertsiorik onena eskaintzeko. Finala balitz bezala egingo diogu aurre partidari. Gure helburuak lortzeko ohitu egin behar gara horiei guztiei horrela aurre egiten. Garaipena behar dugu kontzientzia lasai edukitzeko. Etorkizunerako funtsezkoa izango da hori“.