undefined

La Orden, 2019ko azken agertokia

La Orden, 2019ko azken agertokia

Athletic Clubek Huelvako Sportingen aurka neurtuko ditu indarrak gaur 16: 00etatik aurrera

Athletic Club La Ordeneko zelaira iritsiko da, Damarisek bereziki gogoratuko duen agertokira. Izan ere, joan den denboraldian anbulantzian eraman behar izan zuten erietxera erdilari zuri-gorria. Partida golik gabe bukatu zen eta Andaluziako taldea jaitsieratik salbatu zen urtea amaitzerakoan.

Lehoiek eta txuri-urdinek elkarren aurka neurtuko dituzte indarrak, joan den jardunaldian biek berdindu ostean. Huelvako Sporting da liga txapelketan gol gutxien egiten duen taldea, jokatutako 13 partidetan 6 gol besterik ez baititu sartu, baina etxean hazi egiten da. Athleticek ondo daki hori, sufritu egiten baitu haien feudoan. Han lortutako azken garaipena 2015-2016 denboraldikoa da, Joseba Aguirreren taldeak 0-2 irabazi zuenean, Paulitaren (b.a) eta Nekaneren golei esker.

Aurten Huelvako Recreativorekin lortutako akordio bati esker, Sporting Clubek Colombino Berria erabili ahal izango du partida batzuetarako. Ez da Athleticen aurkako partidaren kasua izango. Antonio Toledok, emakumezkoen Lehen Mailan partida gehien zuzendu dituen entrenatzaileak (400 baino gehiago), zuzentzen du Huelvako taldea. Partida deserosoa eta trabatua aurreikusten da gaur 16:00etatik aurera Huelvan jokatuko dena.