undefined

Lanera bueltan bigarren itzulia hasteko

Lanera bueltan bigarren itzulia hasteko

Lehoi-emeek etxean jokatuko dute asteburu honetan UD Levanteren aurka (igandea, 12: 00etan), sailkapenean aldeak murrizteko asmoz

Emakumezkoen lehen taldea lanera itzuli da joan den igandean Primera Iberdrolaren hamabostgarren jardunaldia San Mamesen Bartzelonaren aurka jokatutako partidaren ostean. Angel Villacamparen neskek ordu eta erdi inguruko iraupena izan duen entrenamendua egin  dute Lezamako 4. zelaian, Damaris Egurrola eta Marta Unzueren bajekin. Arteagakoak partida osoa jokatu zuen baina soleoan gainkarga batekin amaitu zuen; jokalari nafarra ordea, ordeztu egin behar izan zuten partidako jokaldi batean belaunean mina sumatu zuelako. Bihar jakingo da Unzueren lesioaren garrantzia.

Beste alde batetik, albiste ona da Marta Perea taldearekin normaltasunez aritzea. Erdilari ezkertiarrak min hartu zuen azaroaren 24an Vallecasen partidan eta hilabete eta erdi geroago, lanean hasi da berriro bere taldekideekin. Ainhoa Tirapu ere, joan den astean hasi zen ezker eskua probatzen eta sendagileen alta ere badauka jada.

Zuri-gorriak aste honetako egun guztietan entrenatuko dira goizeko 11: 00etan, ostiralean izan ezik. Igandean itzuliko dira Lezamara bigarren itzulia hasteko. UD Levante hirugarren postuan iritsiko da, sailkapenean Athletic baino 6 puntu gehiagorekin. Gainera, Maria Pryren neskek 2-0 irabazi zioten talde zurigorriari Buñolen lehenengo jardunaldian eta ondorioz, Lezamako partida oso garrantzitsua da taldearentzat sailkapenari begira.