undefined

Lurralde ezezagun bat konkistatzeko

Lurralde ezezagun bat konkistatzeko

Datorren gandean (12:00etan), Athletic Clubek Primera Iberdrolaren 19. jardunaldia jokatuko du Deportivo Abancaren aurka, Abegondoko…

Datorren gandean (12:00etan), Athletic Clubek Primera Iberdrolaren 19. jardunaldia jokatuko du Deportivo Abancaren aurka, Abegondoko coruñar instalazioetan. Lehoi emeek belar naturaleko zelai hori zapaltzen duten lehen aldia izango da. Partida zaila izango dela aurresuposatzen da, Manu Sanchezen taldeak ez baitu partidarik galdu bere zelaian eta bi puntu baino ez ditu galdu UDG Teneriferekin berdinduta.

Galiziako taldeak Lehen Mailara igoera historikoa lortu zuen iaz, eta errebelazio-taldearen izendapena irabazi du. Villacamparen jokalariek, bosgarrenak 27 punturekin, Coruñako taldearen laugarren postua nahi dute, 30 punturekin (denboralearen ondorioz abenduan bertan behera geratutako partida bat jokatzeke dute etxean Real Sociedaden kontra).

Zuri-gorriek baja ugari dituzte oraindik, eta Coruñara joango dira puntu gehiagoren bila Valentzia CF taldeari 1-0 irabazi eta gero. Bestalde, Deporrek 5-3 galdu zuen Tenerifen. Joaneko partida 0-2 irabazi zuen talde galiziarrak Lezaman Maria Mendez eta Gabriela Antoniaren golei esker. Venetzuelako aurrelariak 9 gol sartu ditu Ligan jada.

Abegondoko hiru puntuak eskuratzea lorpen handia izango litzateke, eta, gainera, galiziarrekin berdintzea ekarriko luke 30 punturekin. Garaipen horrek bultzada emango lieke lehoi-emeei Erreginaren Kopako final-zortzirenei aurre egin aurretik.