undefined

Final bikoitzaren bila

Final bikoitzaren bila

Athleticen bi lehen taldeek bigarrenez jokatuko dute Kopako finalerdia denboraldi berean. Hori gertatu den aurrekari bakarrean, biek lortu zuten finalerako txartela

Kopako ametsa pil-pilean dago Athletic Cluben. Bere lehen bi taldeak, gizonezkoena eta emakumezkoena, txapelketa honetako finalera iristeko pausu batera daude. Athletic Clubek partida erabakigarria jokatuko du Granada CFren aurka Nuevo Los Carmenesen datorren martxoaren 5ean, finalerdietako itzuliko partidan (1-0 joanean). Emakumezkoen Athletic atzo sailkatu zen Erreginaren Kopako finalerdietarako eta 18an jokatuko du kanporaketa, partida bakarrera. Bihar ezagutuko du bere aurkaria: FC Bartzelona, Sevilla FC edo EDF Logroño.

Bigarren aldia da bi taldeek Kopako finalerdiak denboraldi berean jokatzen dituztela. Aurrekari bakarra 2011-12 denboraldikoa da eta biek lortu zuten finalerako txartela. Ez batak ez besteak, ordea, ezin izan zuen Kopa irabazi. Gizonezkoen taldeak Mirandes kanporatu zuen (joanean 1-2, itzulian 6-2) finalera iristeko, eta emakumezkoen taldeak FC Bartzelona kanporatu zuen. Bielsak entrenatzen zuen taldeak 0-3 galdu zuen Vicente Calderonen Barçaren aurka, eta Juan Luis Fuentesen neskek luzapeneko bigarren zatiaren amaieran galdu zuten partida RCD Espanyolen aurka, Las Rozasen jokatutako partidan.