

LaLigak ofizialki jakinarazi dio Athletic Clubari liga txapelketako hurrengo bi jardunaldiak, Athletic-Atletico Madril eta Eibar-Athletic partidak hain zuzen ere, ateak itxita jokatuko direla, publikorik gabe.
Egoera horren aurrean, Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzordeak honako hau erabaki du:
1.- Bazkideei Klubaren egun erdia gisa izendatutako Atletico Madril eta Real Madrilen aurkako partidetarako ordaindutako diru kopurua berehala itzultzea, edo hala badagokio, Atletico Madrilen aurkako partidarako banaka eskuratutakoa. Klubak laster jakinaraziko du hori gauzatzeko prozedura.
2.- Nahiago izan ezkero, bazkideek Klubeko egun erdiko abonoak mantendu ahal izango dituzte, 2020an klubari laguntzeko beste partida bat izendatu arte.
3.- Athletic Clubek, egoera berri honek eragozten ez badu, klubaren beste Egun Erdia mantenduko du Real Madrilen aurka eta hurrengo denboraldiko egutegia ezagutu ondoren, 2020ko azken lau hilabeteetan bazkideek ordaindu beharreko beste partida bat izendatu ahal izango du.
2020ko abuztutik abendura bitartean beste Klubaren Egun Erdirik izendatzen ez bada, Athletic Clubek diru hori bazkideei itzultzeko aukera eskainiko du, edo bazkideak nahiago badu, 2021eko urteko kuotaren ordainketatik deskontatuko da.


Aspasek ez dio barkatzen Athletici
Lehen taldea
Zuri-gorriek Balaidosen kale egin dute, Berenguerrek zutoinari eskuinkada batez erabaki zezakeen partidan


"Ez gara nahi bezala egon"
Lehen taldea
Valverdek hobetu egin behar dutela uste du "gorago egon nahi badugu"


Iñaki Williamsek 251 partidatan jarri du segidan jokatutako partiden errekorra
Kluba
Iskioetan duen gainkarga baten ondorioz ezin izango du Celtaren aurka jokatu eta hortaz, ezin izango du LaLigako ibilbide berezi honekin jarraitu


Lan plangintza otsailaren 3ra arte
Lehen taldea
Athletic Clubeko lehen taldeak honako lan plangintza dauka otsailaren 3ra arte, azken orduko aldaketarik gertatu ezean


Partida aurrekoa: RC Celta – Athletic Club (LaLiga 19. J)
Lehen taldea
Azken asteetan lortu ezin izan duten garaipenaren bila itzuliko dira LaLigara lehoiak


Deialdia: RC Celta-Athletic Club (19. J)
Lehen taldea
Ernesto Valverdek 24 jokalari deitu ditu bihar, urtarrilak 29, 18:30ean Abanca Balaidosen jokatuko den partidarako


"Ligan berriro irabazi nahi dugu"
Lehen taldea
Ernesto Valverdek "moralez gainezka ikusten du taldea Valentzian irabazi ostean" eta biharko norgehiagoka "berriz gora begiratzeko aukera" dela uste du


Zuzenean: Ernesto Valverderen prentsaurrekoa
Lehen taldea
Streaming bidez jarraitu entrenatzaile zuri-gorriak Lezamako prentsa aretotik egingo duen agerraldia, biharko RC Celta-Athletic Club partidaren atarian


Datorren astelehena, urtarrilak 30, izango da bazkide kuota ordaintzeko azken eguna
Bazkideen Txokoa
Estatutu Sozial berriak direla eta, Klubak baja eman beharko die, epemuga horrekin, txartela ordaindu ez dutenei


Garaipena eta finalerdietarako txartela Mestallan
Lehen taldea
Athleticzaleek ederki gozatu zuten atzo lehoiek Valencia CF talderaren aurka jokatu zuten partidarekin