undefined

Bideoteka: 11/12 Europa League | Manchester United FC 2-3 Athletic Club

Bideoteka: 11/12 Europa League | Manchester United FC 2-3 Athletic Club

Gure lehoiek Old Trafforden emandako erakustaldia, Europa Leagueko final-zortzirenetako joaneko partidan

Gure YouTubeko kanal ofizialean biltzen ditugun bideoen gomendioen errepasoak azken hamarkadako partidarik gogoratuenetako batera garamatza gaur.

Multzoko lehen postuan sailkatu ondoren eta Moskuko FC Lokomotiv kanporatuta partida bikoitzeko kanporaketan, Manchester United FC – Athletic Club partida ikusgarria jokatu zen Europa Leagueko final-zortzirenetan. Joaneko partidan, Old Trafforden, Marcelo Bielsak zuzentzen zuen taldeak futbol konbinatiboa eta erasokorra erakutsi zuen. Llorenteren, De Marcosen eta Muniainen golek 2-3koa ezarri zuten. Belar gainean ez ezik, gure zaleek ere eman zuten erakustaldia; izan ere, 8.000 athleticzale gora joan ziren Manchesterrera, eta portaera eredugarria erakutsi zuten Erresuma Batuko hirian.

San Mamesek beste festa bat bizi izan zuen itzulerako partidan. Garaipen berri batek (2-1) aurrera egitea eragin zuen, ibilbide historiko batean, non Europako finala bigarrenez lortu zen gure historian, 1977an Juventus Turinen aurka lortutakoaren ondoren.

Hamaikakoak hauek izan ziren:

Manchester United FC: 1. De Gea, 3. Evra, 4. Jones, 6. J. Evans, 10. Rooney, 11. Giggs, 12. Smalling, 13. Park Ji-Sung, 14. Hernandez, 18. Young eta 21. Rafael.
Ordezkoak: 40. Amos, 5. Ferdinand, 8. Anderson, 16. Carrick, 17. Nani, 19. Welbeck eta 20. Fabio.

Athletic Club: 1. Iraizoz, 3. Aurtenetxe, 6. San Jose, 8. Iturraspe, 9. Llorente, 10. De Marcos, 14. Susaeta, 15. Iraola, 19. Muniain, 21. Ander Herrera eta 24. J. Martínez.
Ordezkoak: 13. Raul, 2. Toquero, 7. David Lopez, 12. Koikili, 17. Iñigo Perez, 23. Ekiza eta 28. Ibai.