Athletic Club VS Manchester United 15/3/2012 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
1/8

Athletic Club2 : 1Manchester United

Llorente23'
De Marcos65'
Rooney80'
Laburpen bideoa
Estadioa
San Mamés
Herria
Bilbo
Data
15/03/2012
Ordua
19:00
Data eta ordua
15/3/2012 - 19:00

Final laurdenetara ate nagusitik

Athletic Clubek 2-Manchester Unitedek 1Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Manchester United taldeari, alde gehiago partida…

15 de mar. de 2012

Athletic Clubek 2-Manchester Unitedek 1


Athletic Clubek 2-1 irabazi dio Manchester United taldeari, alde gehiago partida bietan merezi izan duen arren. Gauzak horrela, 1977az geroztik eskuratzen ez zuen final laurdenetarako sailkapena lortu du. Llorentek eta De Marcosek egin dituzte golak eta Rooney bisitariena. Partida izugarria izan da, hasieratik amaieraraino, erritmoz beterikoa eta harmailetan festa izan da nagusi, egunean zehar Hiribilduan eta mundu osoko leku askotan bizi denari jarraipena emanez eta segida emateko prest. Orain, biharko zozketaren zain gaude.

Igandean Valentzia, zozketan balizko arerioa, bisitari daukagu Katedralean eta Llorente zein Herreraren parte hartzea zalantzan dago. Amorebietak eta Toquerok ezin izango dute jokatu zigorturik daude eta. Herrerak eta Ibaik dopajearen aurkako kontrola izan dute.

Partida honetan palkoan egon dira Uniteden aurka 1957ko kanporaketan parte hartu zuten sei jokalari ohi: Artetxe, Carmelo, Etura, Merodio, Mauri eta Uribe. Horiek ere pasa den asteartean lehen taldeko hainbat jokalarirekin egon ziren gaurko lehiaz, iraganaz eta etorkizunaz jarduteko.

Ostiralean, martxoarean 16an, 13:00etan zozketa egingo da eta Athletic Clubarekin batera, Valentzia, Atletico Madril, AZ Alkmaar, Lisboako Sporting, Metalist, Schalke eta Hannover 96 egongo dira.