undefined

Ane Azkonak 2023ra arte berritu du

Ane Azkonak 2023ra arte berritu du

Aurrelari nafarrak hiru denboraldi gehiago luzatu du kontratua

Athletic Clubek eta Ane Azkonak 2023ko ekainera arte luzatu dute kontratua. 21 urteko jokalari nafarrak lehen taldearekin fitxa izatea merezita irabazi du denboraldi honetan. Ez alferrik, zuri-gorrien aurrealdeko erreferentzia izango da hurrengo urteetan, Lucia Garcia eta Yulema Corresekin batera, 2022 urtera arte ere berritu zutenak.

Azkonak bigarren taldeako fitxarekin hasi zuen urtea, baina lehen taldean 22 partida jokatuta, horietako 15 Primera Iberdrolan eta 2 Erreginaren Kopan, bere tokia hartu du lehenengo mailan. Jokalaria eskuin hegalean nabarmendu da, bere abiadura eta aurkariarekiko presioan erakutsitako bizitasuna azpimarratuz. Taldeko onena da azken pasean (5 gol asistentzia eman ditu) eta bigarren golegilea (5 gol) Lucia Garciaren atzetik (9).

2016an iritsi zen Lezamara Zizur Nagusiko Ardoitik, eta Gazte Berriak klubean hazi zen. 2016ko azaroan egin zuen debuta lehen taldearekin Levanteren aurka, eta, ordutik, minutuak izan ditu Lehen Mailan, aurten elitean behin betiko finkatu arte.