undefined

Konfinamenduan ikusmena zaintzeko aholkuak

Konfinamenduan ikusmena zaintzeko aholkuak

Ibon Txarroaldek, Athletic Clubeko optometristak, egin beharreko jarraibideak eman dizkigu muskulu-sistema ez “saturatzeko”

Jasaten ari garen derrigorrezko konfinamenduak izugarri aldatzen ditu gure bizi-ohiturak. Etxean gelditzean egin daitekeen tentazioetako bat tresna elektronikoak gehiegi kontsumitzea izan daiteke, horrek gure begientzat dituen ondorio negatiboekin.

Hori dela eta, Ibon Txarroalde Athletic Clubeko optometristarekin hitz egin nahi izan dugu. Txarroaldek gomendatzen du “eguneroko jarduera aktiboei eusten saiatzea, kirola egitea, eta gailu eta sare sozialetako jarduerei goizez eta arratsaldez ordutegi bat ipintzea, horiek urruntzen saiatzeko eta tenkatuta egon den ikusizko sistema berriro lasaitu ahal izateko“.

Gainera, albiste honekin batera doan bideoan, oso ariketa erraza proposatzen digu etxeetan egiteko, eta horretarako kristal batean itsatsitako araldi zatiak besterik ez dugu beharko.